XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ondoren, erretroproiektorea edo fotokopiak erabiliz, egokitasunari dagozkion aspektuak azpimarratu, komentatu eta zuzenduko dira, beharrezkoa baldin bada.

Aldaera: Ariketa honetan funtzio komunikatiboa landu nahi izanez gero, hiru eskutitzak idatzi ondoren, irakasleak jaso eta taldeetan bana ditzake, erantzuna idatz dezaten.

D) IDAZMENA LANTZEKO EREDUA 1. Irakurketaren laguntza idazmena lantzeko.

Irakurketak asko lagun dezake idazmenaren lantzean, estua bait da bi trebetasunen arteko erlazioa.

Esate baterako, zenbait ikerketatan frogatu izan denez, Krashen (1984), ez dago idazle treberik irakurle iaioa ez denik.

Antza denez, irakurtzeak lagundu egiten dio idazleari, ibilbidea eskainiz: testu-mota, testuaren antolaketa, ideien garapena, kohesio-formak, parrafoen antolaketa....

Azter dezagun zehazki zertan gauzatzen den irakurketaren laguntza idazmena garatzeko, eta nola balia gaitezkeen horretaz idazmena lantzean.

Irakurmenak bi modutan lagun diezaioke idazmenari: 1. Edukia transferituz. 2. Testua eraikitzeko behar diren gaitasunak transferituz (testuaren antolaketa, parrafoen antolaketa, esaldiak lotzea...).

Idazmenaren ohizko irakaskuntzan, irakurketa edukia transferitzeko bakarrik erabili ohi zen.

Gaur egun, berriz, gaitasun kontestuala transferitzeko erabiltzen da batipat.

Ikus ditzagun bi transferentzia hauek (1986 b) banan-banan.

1.1. Edukiaren transferentzia Askotan, zerbait irakurri eta idatzi egin ohi dugu; hala nola, liburuak irakurri eta apunteak hartu; trenen ordutegiak irakurri eta geure trenarena apuntatu....

Beste hitzetan esanda, informazioa testu-mota batetik bestera pasatzen dugu, prozesu honetan testu berri bat sortzen dugularik.

Onuragarria gerta daiteke horrelako prozesua ikasleekin erabiltzea, eguneroko bizitzan emango dena bait da.

Nolanahi ere, ikasleari testu-mota eraikitzean ez bazaio bestelako laguntzarik ematen, zaila izango zaio testua idazten, antzeko testuak idazteko esperientziarik ez badu behintzat.

Ikasleak edukia baino laguntza gehiago behar du testu-mota bat idazteko. Nola lortu laguntza hau?.

Eguneroko bizitzan, askotan, jaso dugun idazki bati erantzunez idatzi ohi dugu (eskutitz bati, esate baterako).

Kasu hauetan irakurmenak honako bi puntu hauetan laguntzen digu erantzuna idazten: batetik, edukia idazteko estimulu izanez eta, bestetik, irakurlea eta irakurle eta idazlearen arteko harremana nolakoa den erakutsiz.

Horrelako ariketen abantailak agerikoak dira aurrekoaren aldean.

Alde batetik, ikasleak datu gehiago jasotzen du eta, ondorioz, errazago gertatzen zaio egokia izaten.

Bestetik, ikasleak ez du testu-mota bat irakurri eta beste bat idatzi behar.

Eskutitza jasotzen badu, eskutitza idatziko du, eta irakurritakoa eredu gertatzen zaio hainbat arlotan: edukiaren antolaketan, ideien garapenean, egokitasun-mailan, irakurle eta idazlearen arteko harremanetan....

Ikus dezagun esandakoa eskema batean.